Irakasle eta familien beharretara egokitzeko Seber Altube ikastolaren webgune berria garatu dugu. Webgunearen arkitektura berritzea izan da helburu nagusia.
Seber Altube ikastola herri onura izaera duen hezkuntza-kooperatiba da, eta auzolana eta parte hartzea dira beraien funtzionamenduaren oinarria. Webguneak mezu hori jasotzen eta islatzen du.
Webguneak atal berezi bat eskaintzen dio “parte-hartzea” deituriko atalari, non asanblada, junta, klaustroa, guraso ordezkariak, ikasleen batzordea eta lan-taldeen inguruko informazioa aurkitu daitekeen.
Horretaz gain, webguneak ikastolak eskaintzen dituen zerbitzu guztien inguruko informazioa ere aurkitu daiteke: azpiegiturak, jantokia, autobusa, ordutegia, matrikulazio-epeak, besteak beste.