“Diru-kontuak euskaraz” kanpaina

Errenta aitorpenak, kontratuak, nominak, orokorrean diru-kontuak euskaraz egiteko baliagarri diren hainbat dokumentu-eredu eta bestelako baliabideak bildu dira CD baten.

Kontuan izanda erabiltzaileak artekaritza edo gestoria enpresak izango direla informazioaren antolaketa beraien irizpideen arabera egin da. Modu zuzenean behar dituzten ereduak eta baliabideak topa ditzaten.

CDan bertan hainbat dokumentazio erabilgarri kokatu da, eta interneten sakabanatuta dauden bestelako eduki eta tresnak bildu eta antolatu dira.

CDarekin batera esku-orriak, afixak eta artekaritza enpresetan kokatzeko bolaluma-ontziak garatu genituen.

Lanaren ezaugarri nagusiak:

  • CDaren diseinua, garapen informatikoa eta edukien karga egin dugu
  • Material gordinaren formatu egokitzapena
  • Informazioaren antolaketa proposamena eta taxonomia
  • CDaren tirada kudeatu dugu
  • Esku-orrien eta afixen diseinuaz eta tiradaz arduratu gara

 

Ikusi produktuaren aurkezpenari buruzko informazioa:

Diario Vasco

Erabili.com

 

 

 

Aurreko bidalketa
Aittu … eta esperientziak ezagutu! Gazteei zuzendutako hitzaldiak
Hurrengo bidalketa
Kirola Euskaraz programaren web gune berritua