Iametzak komunikazio proiektu arduraduna behar du

Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.

Eskatzen dena:

  • Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak
  • Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna
  • Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna: erabakiak hartzeko, irizpideak ezartzeko, bezeroekin koordinatzeko, harremanetarako…
  • Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna (komunikazio planak)
  • Kudeaketa, planifikazio eta harremanetarako gaitasuna
  • Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan, podcast gidoiak, esatari lanak……
  • Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2 mailakoak)
  • Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza
  • Berehala lanean hasteko prestutasuna

Honako ezaugarriak kontuan izango dira:

  • Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia
  • Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Illustrator, Canva…
  • E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
  • Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)

Eskaintzen dena:

  • Jardun osoko kontratua
  • Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 15a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz.

Aurreko bidalketa
PUNTUEUS eta IAMETZAREN arteko lankidetza estrategikoa euskarazko digitalizazioa indartzeko
Hurrengo bidalketa
Iametzak programatzailea behar du