Martxoak 8, Emakunderen Kanpaina

Aurtengo martxoak 8ari begira Emakundek kanpaina berri bat jarri tu martxan Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena? lelopean. Kanpaina horren komunikazioa zuzendu dugu Iametzan. Sormen prozesuan egon gara, Arrigurirekin batera, baina gehien bat kanpainaren euskarrien diseinu eta egokitzapen lanetan eta koordinazio lanetaz arduratu gara.

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Kanpainaren lelo orokorrari uma baten ahotsa eman zaio. Izan ere, beraiek dira txikitatik edertasun kanon zorrotzak eta presio soziala jasaten dutenak. Horrela, bide ezberdinetatik jasotzen duten mezu zaparrada irudikatzen du kapainak eta beraien etorkizunaren inguruan hausnartzera gonbidatzen digun galdera bat botatzen du. Helarazi nahi den mezua da garaiz gaudela guzti horrekin amaitzeko eta neskei etorkitzun hobeago bat eskaintzeko.

Kanpainak erdigunean jartzen ditu emakumeen edertasun-kanon zorrotzak eta hipersexualizazioa. Presio sozial hau ez da berria, baina haren eragina areagotu egin da sare sozialen erabilera masiboarekin eta emakumeen gorputzen gero eta esplotazio mediatiko handiagoarekin.

Mezu horri spot baten forma eman zaio eta hori da kanpainaren ardatza. Spotaren zuzendaritza eta errealizazioa Arriguri ekoiztetxeak egin du. Hasierako ideia garatu eta hobetzen lagundu digute beste behin eta lan bikaina egin dute buruan genuen ideia pantailara eramanez.

Spotaz gain, irrati kuña eta kartel orokor bat prestatu ditugu, bai eta horien egokitzapen ezberdinak ere.

 

Aurreko bidalketa
Euskadiko startup-ak eta mikro-enpresak digitalki eraldatzeko diru-laguntzak
Hurrengo bidalketa
Zer aldaketa dakar Cookien legedi berriak?