Nextcloud Partner ofizialak gara!

Iametzak duela urte batzuk apustu estrategikoa egitea erabaki zuen, bere teknologia eskaintza zerbitzua software libre eta teknologia burujabetzaren irizpideekin lerrokatuz. Hori dela-eta, enpresa eta erakunde desberdinei euren digitalizazio prozesuan laguntzeko Nextcloud (nextcloud.eus helbidera lotura), bulego birtualerako soluzioak eskaintzen dituen softwarearekin lanean hasi ginen. Azken urteetan esperientzia metatzen ari gara aipatu tresna horrekin lanean. Bereziki interesgarria egiten zaigu arrazoi desberdinengatik:

  • Informazioaren pribatutasunaz, segurtasunaz eta kontrolaz arduraturik daudenentzat irtenbide egokia da, norberaren zerbitzarian edo konfiantzazko hornitzaile baten zerbitzarian instalatzea eta mantentzea ahalbidetzen baitu.
  • Software librea izanik, bezeroen behar zehatzei erantzuteko neurrira egindako garapenak egitea ahalbidetzen du.
  • Entitateen digitalizazio prozesuan laguntzen duen tresna da, bulego birtual baten funtzionamendurako beharrezkoak diren funtzionalitate gehienak biltzen baititu: dokumentuen biltegi pribatua edo partekatua, egutegia, online galdetegiak eta bozketak, kontaktuak, bideo-deiak…
  • Euskaraz erabilgarri dago eta gainera une honetan euskarazko hizkuntza teknologiak txertatzeko lanean ari gara, bezeroek euren egunerokoan hizkuntzen kudeaketa egokiagoa egin ahal dezaten (dokumentuen itzulpenak, dokumentuen etiketatze automatikoa…).

Hala, ibilbide horretan gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik profesionalena eskaintzeko helburuarekin, partner ofizial bilakatzea erabaki dugu. Zergatik?

Nextcloud-en Enterprise soluzioa eskaintzeko aukera ematen digu, Community edizioaren aldean egonkorragoa dena eta laguntza tekniko ofiziala duena. Hau da, erabilera profesional baterako beharrezko berme teknikoak eskaintzen dituena.

Community edizioa eta Enterprise soluzioaren arteko aldeak irudi honetan ikus daitezke:

Aurreko bidalketa
Programazioa atsegin duzu eta talde euskaldun eta jator baten parte izan nahi duzu?
Hurrengo bidalketa
Iametzak bat egingo du azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorrarekin