Noraino joan naiteke paseoan?

Iametzan bizitokitik kilometro bateko distantzia kalkulatzeko webgunea garatu dugu, bihar nondik ibili zaitezkeen jakin nahi?

covid.iametza.eus/

Irekitzean zure kokapena partekatzeko eskatuko dizu. Hala egiten baduzu, zauden tokiaren inguruan kilometro bateko erradioa duen zirkulua marraztuko du mapan. Beste toki batean klik egiten baduzu, puntu horri dagokion eremua kalkulatuko du.

Ezkerreko aldean dauden botoiekin maparen zoom maila handitu edo txikiagotu dezakezu, eta nahi izanez gero pantaila osoan ikus dezakezu mapa.

Hemen bertan ere begiratu dezakezu:

Aurreko bidalketa
Irratiaren balioa konfinamendu garaiotan
Hurrengo bidalketa
Tokiko merkataritza sustatzeko bonuak on-line erosteko plataforma garatzen ari gara