Iametzan urteak daramatzagu software librearen erabilera baliatuz merkatuan edo gizartean dauden beharrak euskaraz eta teknologia berrien bidez erantzuteko ahaleginak egiten. Lan ildo horri jarraituz, 2022an OnlyOffice eta Omeka softwareak euskaratu ditugu. OnlyOffice bulego-paketea da testu-dokumentuetarako, kalkulu-orrietarako eta aurkezpenetarako online edizioa eta lankidetza funtzio zabalak konbinatzen dituena. 33 hizkuntzatan eskuratu zitekeen orain arte, baina euskaraz ez zegoen osatua. Orain 2022ko irailaren 22an argitaratutako OnlyOffice 7.2.0 bertsiotik aurrera erabil daiteke euskaraz bere web bertsioan. Omeka berriz, webguneetan bilduma digitalak argitaratzeko sistema da, liburutegietarako, artxiboetarako, museoetarako edo funts propioak dituzten erakundeentzat baliagarria. Orain arte 74 hizkuntzatara itzulia zegoen eta euskara horien artean zegoen arren, %9 soilik zegoen itzulita. Orain, Omeka 4.0.1 bertsiotik aurrera erabili daiteke euskaraz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bidez, bi tresnak euskaratu ditugu.
OnlyOffice softwarearen euskarazko web bertsioa zerbitzari batean instalatu dezakezu, erabiltzaile desberdinentzat erabilgarri izan dadin. Azken bertsioa deskargatu.
Omekaren azken bertsioa deskargatu
Azkenik, lerro hauen bidez, gure eskerrak, bolondres lanean arituz, softwareak euskaratzen urteak daramatzaten Librezale taldeko kide guztiei.