IAMETZA bi punturen arteko lotura
Zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena.
Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliko ditugu: komunikazioa eta teknologiak.
Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera, denetara 70 lagunetik gorako taldea osatuz.
KOMUNIKAZIOA
Zu eta zure hartzailea lotzeko
estrategia eraginkorrak osatzeko
gogoz gaude. Komunikazio
estrategiak osatzeaz gain, horiek
modu berritzailean garatzeko bideak
elkarrekin eraikitzea atsegin dugu.
TEKNOLOGIA
Zure proiektuak iritsi behar duen lekura modu berritzailean iristen lagunduko zaitugu bitarteko digitalen bidez: webguneak, APPak edo aplikazioak, besteak beste. Neurrira egindako garapenak dira gure indarguneak, zure beharretara hoberen egokitzeko aproposenak. Komunikazio eta diseinua barnebiltzean gure lanak eraginkorragoak egiten ditugu.